XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun gutxiren buruan itzuli egin zen etxera lanaren ordainik jaso gabe.

Lur jota zegoen.

Lurjabea, suge pozointsu bat baino okerragoa zen eta, amarru eta tranpen bidez, langileen ezgaitasuna erakusten omen zuen eta ondoren deusik ere ordaindu gabe botatzen zituen.

Seme gazteenak hara joateko baimena eskatu zuen:

- Aita, utzidazu joaten.

Nekazari zaharrak biziki maite zuen seme gazteena.

Zuzen begiratu eta esan zion:

- Nola joan nahi duzu gaztetxo bat besterik ez bazara?

Baina semeak hainbeste insistitu zuen ezen azkenean baimena eman baitzion.

Lurjabeak hirugarren semearen itxura arretaz aztertuz, zera bota zion iskirioz:

- Beraz, froga egin nahi duzu, ezta? - esan zion harro - .

Zure anai zaharrenak arroz katilu hori jasotzeko ere ez dira gauza izan, eta zuk, gazteenak, froga egin nahi duzu? - eta eri erakuslea jasoz ohartarazi zion -.

Jakizu nire familiaren lapikokoa ez dela hain erraz ematen.

- Hala ere, froga egin nahi dut - erantzun zuen Hirugarrenak.

- Ongi, utziko dizut frogatzen.

Baina aldez aurretik jakin hau: nik esandako guztia egin behar duzu.

Agindutako lanen bat egiteko gauza ez baldin bazara hemendik joan egin beharko duzu eta ez duzu ezer kobratuko egindako lanengatik.

- Zuk diozun bezala egingo da.